Eguneroko lana ezagutzen duten pertsonekin aritzen gara. Prozesuak mapatzen ditugu, informazioaren ibilbideari jarraitzen diogu eta erabiltzen dituzuen tresnak berrikusten ditugu. Benetako egoeretatik abiatuta, AAren eta automatizazioaren aplikazioak aztertzen ditugu, eta zuen enpresan zer hobetu dezaketen zehazten dugu.
Aplikazio-aukerak, ekar ditzaketen hobekuntzak eta horiei heltzeko behar diren baldintzak jasotzen dituen txostena.
Prest al dago zuen enpresa urratsa emateko?
Prozesuak, informazioa, tresnak eta taldea hobekuntza horiek aplikatzeko nola dauden baloratzen dugu. AA zuen benetako lanera hurbiltzen dugu, haren potentziala ulertu eta irizpidez erabaki dezazuen.
Oraindik zerbait prestatu behar bada, txostenean identifikatzen dugu. Lehenik zer antolatu, konektatu edo hobetu jakiteak ere aurrera egiten laguntzen dizue.