Menua +

90 minutuko bi lan-saio eta txostena, doan

Ikus dezagun nondik hasi.
Lehen urratsa doakoa da.

Hasierako bileraren ondoren, 90 minutuko bi lan-saio egiten ditugu zuen taldearekin. Lan-prozesuak eta tresnak aztertzen ditugu, adimen artifizialak edo automatizazioak non lagun dezaketen ikusteko. Amaieran, aukerak eta hurrengo urratserako behar dena jasotzen dituen txostena ematen dizuegu. Bilera, bi saioak eta txostena doakoak dira.

01 / Elkar ezagutu · Doan

Lehen bilera, zuen egoera ezagutzeko.

Kontatu zer egiten duzuen, zer tresna erabiltzen dituzuen eta zer lortu nahi zenuketen. Zuen jarduera eta eguneroko lanean parte hartzen duten pertsonak ezagutzen ditugu.

Azterketarekin jarraitzeak zentzua duen ikusteko lehen elkarrizketa.

02 / Aukerak aztertu · Doan

90 minutuko bi lan-saio, aukerak zehazteko.

Eguneroko lana ezagutzen duten pertsonekin aritzen gara. Prozesuak, informazioaren ibilbidea eta erabiltzen dituzuen tresnak aztertzen ditugu. Benetako egoeretatik abiatuta, adimen artifizialak eta automatizazioak zer ekar dezaketen zehazten dugu.

Aukerak, espero diren hobekuntzak eta haiek lantzeko behar dena jasotzen dituen txostena.

Zer behar da lehen urratsa egiteko?

Aukera bat aurkitzea ez da nahikoa. Prozesuak, informazioa, tresnak eta taldearen parte-hartzea ere hartu behar dira kontuan. Horiek aztertzen ditugu, proposamena zuen benetako lanera egokitzeko.

Aurretik zerbait prestatu behar bada, txostenean jasotzen dugu. Zer antolatu, lotu edo egokitu behar den jakiteak ere hurrengo urratsa argitzen laguntzen du.

03 / Hobekuntza landu · Ordainpekoa

Aukera praktikara eraman.

Jarraitzea erabakitzen baduzue, zer egingo dugun eta prezioa adosten ditugu. Hobekuntza zuen taldearekin garatu, probatu eta eguneroko lanean txertatzen dugu. Ondoren, emaitzak berrikusi eta behar diren doikuntzak egiten ditugu.

Fase hau ordainpekoa da. Lanaren irismena eta aurrekontua hasi aurretik adosten dira.

Eskuragarri dauden dirulaguntzak ere azter ditzakegu, proiektuaren ezaugarrien eta deialdi bakoitzaren baldintzen arabera.

Lehen probatik eguneroko erabilerara

Lehen hobekuntza, aurrera egiteko abiapuntu.

Proba pilotuak aukera bat benetako lanean egiaztatzeko balio du. Ikasitakoarekin, irtenbidea egokitu eta taldearen tresnetan eta lan egiteko moduan txertatzen dugu.

Hortik aurrera ere laguntzen dizuegu: emaitzak berrikusi, zalantzak argitu eta hurrengo lehentasunak adostu. Eguneroko lana ez ezik, zerbitzuak, produktuak eta bezeroekiko komunikazioa ere landu ditzakegu.

Proiekturako dirulaguntzak

Zuen proiektuak dirulaguntzetan lekurik duen aztertzen dugu.

Zuen enpresaren eta proiektuaren ezaugarriak kontuan hartuta, SPRIren deialdiren bat egokia izan daitekeen aztertzen dugu.

Dirulaguntza jasotzeko aukera, zenbatekoa eta epeak deialdiaren baldintzen eta dagokion ebazpenaren araberakoak dira. Ez da finantzaketarik bermatzen.

Hitz egin dezagun

Hasi gaitezen elkar ezagutzen.

Hasierako bilera, 90 minutuko bi lan-saioak eta aukeren txostena doakoak dira.

Eskatu lehen bilera

Zuen helburuak.
Teknologia aukeran.
Gu, zuen ondoan.