Menua +

Bidelaguntza

Martxan jarri ondoren ere, zuen ondoan.

Lehen aukeratik eguneroko erabilerara laguntzen dizuegu. Lehentasunak adostu, hobekuntza probatu eta zuen lanean txertatzen dugu. Ondoren, emaitzak eta taldearen esperientzia berrikusten ditugu, zer egokitu eta nondik jarraitu erabakitzeko.

Norabidea, elkarrekin

Lehen hobekuntza zehatz bat. Aurrera egiteko plan bat.

Zuen helburuak eta aukera teknologikoak batera aztertzen ditugu. Zer lehenetsi, nork parte hartu eta nondik hasi adosten dugu. Lehen urratsak ikasteko balio du, baita hurrengoak hobeto aukeratzeko ere.

01 / Helburua adostu

Zer lortu nahi dugu?

Bilatzen dugun emaitza zehazten dugu: lana arintzea, bezeroei hobeto erantzutea, zerbitzua hobetzea edo produktuari buruzko informazio erabilgarria izatea. Hasierako egoera berrikusi eta emaitza baloratzeko adierazleak aukeratzen ditugu.

Helburua, lehentasunak eta adierazleak adostuta.

02 / Lehen proba egin

Irismen mugatuarekin probatu.

Lehen bertsio bat garatu eta erabiliko duten pertsonekin probatzen dugu, benetako lan-egoeretan. Datuak, arauak eta salbuespenak berrikusten ditugu, proposatutako hobekuntzak helbururako balio duen ikusteko.

Nondik jarraitu erabakitzeko oinarria.

03 / Eguneroko lanean txertatu

Probakoa benetako lanera eraman.

Irtenbidea taldearen tresnetara eta lan egiteko modura egokitzen dugu. Ardurak argitu, erabilera dokumentatu eta pertsonei laguntzen diegu, zalantzak argitzeko eta behar dena doitzeko.

Irtenbidea eguneroko lanean txertatuta.

04 / Emaitzak berrikusi

Zer ematen duen ikusi. Eta hobetu.

Emaitzak berrikusi, taldearen esperientzia jaso eta doikuntzak egiten ditugu. Ikasitakoarekin plana eguneratu eta hurrengo hobekuntzak adosten ditugu.

Emaitzetan eta erabileran oinarritutako hurrengo urratsak.

Emaitzak berrikusteko irizpideak

Helbururako garrantzitsua dena neurtzen dugu.

Zer adierazle erabiliko ditugun eta hasierako egoera zein den adosten dugu. Datuak eta erabiltzen duten pertsonen esperientzia batera aztertzen ditugu, zer mantendu, egokitu edo zabaldu erabakitzeko.

Eguneroko lana

Erantzuteko denbora, gorabeherak, berriro egin beharreko lana eta eskuzko urratsak.

Zerbitzua eta komunikazioa

Erantzunen kalitatea, bezeroen jarraipena eta informazioaren argitasuna.

Produktua eta zerbitzu berriak

Antzemandako beharrak, egindako hobekuntzak eta funtzio edo zerbitzu berrien erabilera.

Taldearen erabilera

Irtenbidea nola erabiltzen den, zer zalantza errepikatzen diren eta zein zereginetan behar den oraindik laguntza.

Jarraipena, praktikan

Berrikusi. Erabaki. Hobetu.

Berrikuspenetan emaitzak, gorabeherak eta behar berriak aztertzen ditugu. Hurrengo ekintzak, arduradunak eta zer egiaztatuko dugun adosten dugu.

Plana ez da behin betiko zerrenda bat. Ikasitakoaren arabera egokitzen dugu. Lehen proba batek beste tresna bat lotzeko, zerbitzu bat hobetzeko edo beste talde batekin lan egiteko aukera erakuts dezake.

Hitz egin dezagun

Lehen urratsetik hurrengo hobekuntzetara, zuen ondoan.

Kontatu zer lortu nahi duzuen, eta ikus dezagun nola lagun diezazuekegun.

Hitz egin dezagun zuen enpresaz

Zuen helburuak.
Teknologia aukeran.
Gu, zuen ondoan.