kaixo@eraldatu.eus ↗

Lan-arloak

Zuen enpresa hobeto kudeatzeko hobekuntzak.

Kontrol ekonomikoa, inbentarioa, koordinazioa eta eguneroko lana hobetzen laguntzen dizuegu, tresnak, datuak eta prozesuak elkarri lotuz. Ikusi non lagun diezaiokegun zuen enpresari.

Ikusi nondik hasi

Zer hobetu behar du zuen enpresak?

Aukeratu arlo bat

Kontrol ekonomiko-finantzarioa

Informazio ekonomiko argia, enpresa hobeto zuzentzeko.

Abiapuntua

Datu ekonomikoak eta jardueraren datuak

Kontabilitatea, eguneroko jarduna eta aurreikuspenak

Iturriak · Irizpideak · Berrikuspena

Enpresaren egoera, argiago

Zuzendaritzarako informazioa

Kostuak, marjinak, diruzaintza eta desbideratzeak

Egoera aztertzeko eta erabakiak hartzeko informazioa

Irizpideak adostu eta informazioa zuen taldearekin batera egiaztatzen dugu.

Kontabilitateko eta eguneroko jardunaren datuak badituzue, baina ez da beti erraza kostuak, marjinak, diruzaintza eta enpresaren bilakaera argi ikustea.

Ezagutza ekonomiko-finantzarioa eta gaitasun teknikoa uztartzen ditugu. Informazio-iturriak elkarri lotzen ditugu, irizpideak zuen taldearekin adosten ditugu eta zuen enpresaren beharretara egokitutako kudeaketa-txostenak prestatzen ditugu.

Adibidez

  • Kostuen eta marjinen jarraipena, jarduera edo proiektu bakoitzaren arabera.
  • Diruzaintzaren eta bilakaera ekonomikoaren aldizkako jarraipena.
  • Aurreikuspenak eta benetako emaitzak alderatzea, zuzendaritzak erabakiak har ditzan.

Desbideratzeak argiago ikusi eta garaiz aztertu ahal izango dituzue, erabakiak informazio egokiarekin hartzeko.

Hitz egin dezagun zuen kontrol ekonomikoaz

Inbentarioa, biltegia eta logistika

Zer duzuen, zer behar duzuen eta zer entregatu dezakezuen, argi.

Izakinei, mugimenduei eta hartutako konpromisoei buruzko informazioa, arlo guztien eskura.
  1. Eskariak eta hartutako konpromisoak
  2. Eskuragarri dauden izakinak
  3. Erosketak eta mugimenduak
  4. Entregak

Desadostasunak eta ohiko prozesutik kanpoko kasuak identifikatzen ditugu, taldeak berrikus ditzan.

Inbentarioko datuak eta benetako izakinak bat ez datozenean, erosketak koordinatzen ez direnean edo mugimenduak argi ikusten ez direnean, zailagoa da lana planifikatzea eta bezeroekin hartutako konpromisoak betetzea.

Salmentak, erosketak eta biltegia hobeto lotzen ditugu. Prozesuak eta tresnak egokitzen ditugu, izakinen, erreserben, beharren eta mugimenduen jarraipena irizpide argiekin egiteko.

Adibidez

  • Sarreren, irteeren eta inbentarioko desadostasunen jarraipena.
  • Erreserbatutako izakinak eta hornidura-beharrak argi ikustea.
  • Mugimenduen eta entrega-konpromisoen trazabilitatea.

Inbentario fidagarriagoa izango duzue, erosketak eta entregak hobeto koordinatzeko eta arazoak lehenago antzemateko.

Hitz egin dezagun zuen inbentarioaz

Taldeen eta lan-prozesuen koordinazioa

Talde guztiak, informazio berarekin lanean.

Informazio partekatua, bezeroarekin konpromisoa hartzen denetik lana amaitu arte.
Zer lotzen duguZertarako
Bezeroekin hartutako konpromisoakZer entregatu behar den eta noiz jakiteko
Eragiketak eta erosketakBaliabideak koordinatzeko eta lan bat egiteko aurretik zer behar den jakiteko
AdministrazioaFakturatzeko eta kobratzeko informazioa prestatzeko
ZuzendaritzaDesbideratzeak aztertzeko eta lehentasunak zehazteko

Lanak aurrera egitea eragozten duten arazoen berri jasotzen dute haiek konpon ditzaketen pertsonek.

Salmentetako, eragiketetako, erosketetako eta administrazioko taldeek lanaren zati bana ezagutzen dute, baina ez dute beti egoeraren ikuspegi osoa. Horrela, zailagoa da lana trabatuko duten arazoei aurrea hartzea, baliabideak planifikatzea eta bezeroei erantzutea.

Arloen arteko informazioa lotzen dugu, erantzukizunak argitzen ditugu eta lan bakoitza zer egoeratan dagoen zehazten dugu. Talde bakoitzak aurrera egiteko zer informazio behar duen eta ohiko prozesutik kanpoko kasuak noiz berrikusi behar diren adosten dugu.

Adibidez

  • Eskaeren, lanen eta hartutako konpromisoen jarraipen partekatua.
  • Arloen arteko baliabideen koordinazioa, lan bakoitzak aurrera egiteko behar duena kontuan hartuta.
  • Entregari eragiten dioten oztopo edo aldaketen abisuak.

Errazagoa izango da konpromisoak betetzea, baliabideak koordinatzea eta bezeroei informazio eguneratuarekin erantzutea.

Hitz egin dezagun zuen taldeen koordinazioaz

Administrazioa eta dokumentazioa

Administrazioko informazioa, enpresa hobeto kontrolatzeko.

Datuak prest eta egiaztatuta, erosketen, kostuen eta kobrantzen jarraipena egiteko.
  1. JasoEskaerak, fakturak eta albaranak
  2. PrestatuErosketei eta jarduerari buruzko datuak
  3. EgiaztatuDesadostasunak eta argitu gabeko gaiak
  4. LotuKudeaketa eta jarraipenerako informazioa

Informazioa falta denean, hura berrikusteko zeregina sortzen da.

Eskaerak, fakturak eta albaranak berandu irits daitezke, haien datuak bat ez etortzea gerta daiteke edo informazioa ez egotea prest erosketen, kostuen eta kobrantzen jarraipena egiteko.

Administrazioko informazioa prestatzen eta egiaztatzen dugu, eta kudeaketa-sistemekin lotzen dugu. Adostutako urratsak automatizatzen ditugu; ohiko prozesutik kanpoko kasuak, berriz, taldeak berrikusten ditu.

Adibidez

  • Erosketen datuak prestatzea, kostuen eta marjinen jarraipena egiteko.
  • Eskaeren, albaranen eta fakturen datuak bat datozen egiaztatzea.
  • Kobrantzak edo itxiera egiteko falta den dokumentazioaren jarraipena.

Jarduera kontrolatzeko informazio fidagarriagoa izango duzue, eta denbora gutxiago eman beharko duzue datuak prestatzen eta ohiko egiaztapenak egiten.

Hitz egin dezagun zuen administrazioaz

Tresnak eta sistemak konektatzea

Zuen tresnak, elkarrekin lanean.

Dagoeneko erabiltzen dituzuen tresnetatik abiatzen gara.

ERP · CRM · Kudeaketa-tresnak

  1. Mantendu

    Ondo funtzionatzen duena

  2. Egokitu

    Arauak eta prozesuak

  3. Lotu

    Informazioa eta sistemak

  4. Eraiki

    Falta dena

Sistemen artean zer informazio partekatzen den eta ohiko prozesutik kanpoko kasuetan nork esku hartzen duen zehazten dugu.

ERP eta CRM sistemek, dokumentuek eta inbentarioa kudeatzeko tresnek lanaren zati bana hartzen dute. Baina informazioa ez da beti sistema batetik bestera iristen, ezta behar duten taldeetara ere.

Salmenten, biltegiaren, administrazioaren eta zuzendaritzaren arteko informazioa eta lan-prozesuak lotzen ditugu. Dagoeneko erabiltzen dituzuen tresnak egokitzen ditugu, eta falta diren loturak edo osagarriak garatzen ditugu.

Adibidez

  • CRM sistema, eskaerak, inbentarioa eta administrazioa elkarri lotzea.
  • Datu ekonomikoak eta jardueraren datuak biltzea, txostenak prestatzeko eta jarraipena egiteko.
  • Tresnek berez eskaintzen ez dituzten arauak eta prozesu-urratsak neurrira garatzea.

Informazioa tresna batetik bestera iritsiko da, eta lan-prozesuek arloen artean jarraipena izango dute, ardurak eta kontrolak argi zehaztuta.

Hitz egin dezagun zuen tresnak nola lotu

Informazioaren azterketa eta aholkularitza

Zuen taldeak sakonago aztertu eta hobeto aholkatu dezan.

Informazioa prest, adituek aztertu eta balioztatu dezaten.

Aukeratutako iturriak · Baimenak · Irizpideak

  1. Enpresaren informazio-iturriak
  2. Informazioa prestatzea eta aztertzea
  3. Adituen berrikuspena
  4. Txostena edo zerbitzua

Ondorioak eta proposamenak erabili aurretik, adituek berrikusten dituzte.

Informazioa egunero prestatzen denbora asko ematen duzuenean, tarte gutxi geratzen da sakon aztertzeko, beharrei aurrea hartzeko eta bezero bakoitzaren jarraipena hobetzeko.

Adimen artifiziala eta automatizazioa erabiltzen ditugu, zuen informazio-iturrietatik datuak prestatzeko eta haiek aztertzen laguntzeko. Sarbide-baimenak eta lan-irizpideak zehazten ditugu, baita enpresa ezagutzen duten pertsonek zer eta noiz berrikusi behar duten ere.

Adibidez

  • Txostenetarako eta jarraipen-bileretarako informazioa prestatzea.
  • Dokumentazio ekonomikoa edo eguneroko jardunari buruzkoa aztertzen laguntzea.
  • Bezero bakoitzaren egoerari buruzko informazioa biltzea, hobeto aholkatzeko eta erantzuteko.

Zuen taldeak gaitasun handiagoa izango du informazioa aztertzeko, aholkuak emateko eta bezeroei arreta eskaintzeko. Erabakiak eta irizpide profesionala taldearen esku geratuko dira.

Hitz egin dezagun zuen taldeari nola lagundu

Lehen urratsa

Helburu zehatz batekin has gaitezke.

Ez duzue zertan aldez aurretik jakin zer irtenbide behar duzuen. Elkarrekin azter dezakegu zuen egoera, lehen hobekuntza aukeratu eta praktikan zer ematen duen egiaztatu.

Kontatu zer behar duen zuen enpresak