Datu berak, hainbat tokitan
CRMko informazioa ERPra kopiatzea edo falta dena osatzeko Excel bat mantentzea.
Automatizazioa eta AA Gipuzkoako ETEentzat
Zuen prozesuak aztertzen ditugu, eta integrazioa, automatizazioa eta adimen artifiziala aplikatzen ditugu errepikatzen diren zereginak, itxaronaldiak eta akatsak murrizteko.
Hitz egin dezagun zuen prozesuezTresnak, datuak eta prozesuak
ERP batek, CRM batek, Excel-orriek eta beste aplikazio batzuek lanaren zatiak konpon ditzakete, informazioa batetik bestera igaro gabe. Zuen taldeak osatzen ditu falta diren urratsak.
CRMko informazioa ERPra kopiatzea edo falta dena osatzeko Excel bat mantentzea.
Jarduera aztertu behar duzuen bakoitzean aplikazioetako, kalkulu-orrietako eta dokumentuetako datuak biltzea.
Salmenten, operazioen eta administrazioaren artean informazioa posta, kopia eta kontsulten bidez igortzea.
Teknologia gehitu aurretik, zuen taldeak tresnen artean zer lan egiten duen aztertzen dugu.
Onurak
Taldearen denbora
Datuen kopiak, ohiko egiaztapenak eta eskuzko jarraipena murrizteak denbora gehiago uzten du bezeroei arreta emateko, gorabeherak konpontzeko eta zeregin berriak hartzeko.
Datu bat behin sartzen denean eta behar duten tresnetara iristen denean, ez da berriro kopiatu behar, ezta bertsioen arteko aldeak zuzendu ere.
Aurrera egiten duten prozesuak
Zeregin batek norbaitek dokumentu bat aurkitu, datu bat baieztatu edo posta bidez abisatu arte itxaron behar badu, prozesua gelditu egiten da. Informazio-truke horiek hobetzen ditugu lanak aurrera egin dezan.
Egiaztapenak txertatzen ditugu datu osatugabeak edo koherentziarik gabekoak identifikatzeko, dokumentuak zuzendu edo lana errepikatu behar izan aurretik.
Informazioa eskura
Txosten bat prestatzeak ez luke ERPko, hainbat Excel-eko eta karpetetako datuak bilatzea eskatu behar. Behar den informazioa konektatzen dugu jarduera kontsultatzeko eta desbideratzeak antzemateko.
Prozedurak, dokumentuak eta irizpideak antolatzen ditugu, taldeak zeregin bat nola egiten den kontsultatu, zalantzak argitu eta pertsona berriak hartu ahal izan ditzan.
Nola laguntzen dizuegu
Erabiltzen dituzuen tresnetatik eta zuen taldearen ezagutzatik abiatzen gara. Zer hobetu behar den zehazten dugu, eta martxan jarri arte laguntzen dizuegu.
Nola jartzen dugu martxanZer lortzen duzue
Lehentasun arrazoituak, irismen zehatza eta lehen esku-hartzerako hurrengo urratsen proposamena.
Zuen taldearekin aztertzen dugu lana nola egiten den: zer urrats dituen, zer tresna erabiltzen diren, non dauden itxaronaldiak eta zer zeregin errepikatu edo zuzendu behar diren.
Hobekuntzak erabilgarritasunaren, bideragarritasunaren eta ahaleginaren arabera alderatzen ditugu, nondik hasi eta zer gerorako utzi erabakitzeko.
Zer lortzen duzue
Ezarritako soluzio bat, automatizatutako zereginekin eta taldearen esku-hartze puntuak zehaztuta.
Tresnak konektatzen ditugu, taldeak datu berak aplikazioen artean igorri behar izan ez ditzan. Eskuz egin beharrik ez duten zereginak eta prozesuaren urratsak automatizatzen ditugu.
Informazioa falta denean, akats bat agertzen denean edo pertsona batek esku hartu behar duenean zer gertatuko den ere zehazten dugu.
Zer lortzen duzue
Zeregin zehatz bati aplikatutako AA-soluzio bat, emaitzak berrikusteko eta zuen lanean erabiltzeko irizpideekin.
Soluzioak garatzen ditugu enpresaren ezagutza kontsultatzeko, informazioa interpretatzeko edo zuen dokumentu eta datuetatik abiatuta lana prestatzeko.
Zer informazio erabil dezaketen, zer emaitza berrikusi behar diren eta taldeak zer egoeratan esku hartu behar duen zehazten dugu.
Soluzio bat zuen lan egiteko modurako
Bi enpresak ERP bera erabil dezakete eta modu desberdinean lan egin. Aldatu egiten dira datuak nork sartzen dituen, nork berrikusten dituen, arlo bakoitzak zer behar duen eta salbuespen bat dagoenean zer gertatzen den.
Horregatik, soluzio bat proposatu aurretik, zuen prozesua aztertzen dugu: zer dabilen ondo, non pilatzen den lana eta zer mantendu behar den taldearen gainbegiradapean.
Zuen eguneroko jardunetik abiatuta
Ez ditugu tresnak arrazoi zehatzik gabe ordezkatzen.
Beharraren arabera konfiguratu, integratu edo garatzen dugu.
Lehen esku-hartzea zehaztu, eta zentzua duenean zabaltzen dugu.
Batzuetan nahikoa da lana antolatzea edo tresna bat hobeto konfiguratzea. Beste batzuetan aplikazioak konektatu, zereginak automatizatu edo AA-soluzio bat garatu behar da.
Aukera bakoitzak zer konpon dezakeen, haren bideragarritasuna eta martxan jartzeko behar den ahalegina baloratzen ditugu.
Neurrira egiteak ez du esan nahi dena hutsetik eraikitzea. Zuen arazo zehatza konpontzeko behar dena aukeratzea, egokitzea eta konektatzea esan nahi du.
Nondik hasi
Errepikatzen den zeregin batekin, prestatzea kostatzen den txosten batekin edo sailen artean zain geratzen den prozesu batekin has gaitezke.
Gaur egun nola egiten den aztertu, eta lehen hobekuntza zehazten dugu: zer konponduko dugun, zer behar dugun eta emaitza nola egiaztatuko dugun.
Ez duzue jakin behar zer tresna erabili edo AA behar den.
Nola lan egiten dugu
Prozesua egiten duten pertsonekin aztertzen dugu zer urrats dituen, zer informazio behar duen eta non agertzen diren itxaronaldiak, akatsak edo errepikatutako lana.
Adosten dugu zer arazo konponduko dugun, zer geratuko den kanpoan, zer baliabide behar ditugun eta emaitza nola ebaluatuko dugun.
Soluzioa konfiguratu, integratu edo garatzen dugu. Benetako kasuekin probatzen dugu, salbuespenak barne, eta taldeari erabiltzen laguntzen diogu.
Emaitza abiapuntuarekin alderatzen dugu: denbora, eskuzko zereginak, akatsak edo epeak, proiektuaren arabera. Informazio horrekin zer egokitu erabakitzen dugu.
Hasi aurretik
Bai. Prozesu zehatz bati buruzko lehen esku-hartzea zehaztu dezakegu. Zer konponduko dugun eta emaitza nola ebaluatuko dugun adosten dugu, proiektua zabaltzea komeni den erabaki aurretik.
Ez derrigorrez. Erabiltzen dituzuen tresnetatik abiatzen gara. Konfigurazioaren edo integrazioaren bidez beharra konpontzeko aukera ematen badute, aprobetxatzen ditugu. Aldaketa bat behar bada, arrazoia azaldu eta irismena zuekin adosten dugu.
Proiektu guztiek ez dute AA behar. Batzuetan hobekuntza prozesua antolatzea, tresna bat konfiguratzea edo aplikazioak konektatzea da. Arazoaren, erabilgarritasunaren, bideragarritasunaren eta ahaleginaren arabera aukeratzen dugu esku-hartzea.
Bai. Hobekuntza aztertu eta zehazteaz gain, soluzioa konfiguratu, integratu edo garatzen dugu. Benetako egoerekin probatzen dugu eta taldeari martxan jartzen laguntzen diogu.
Harremana
Kaixo!Tresnen artean datuak kopiatzean, txosten baterako informazioa bilatzean edo prozesu bat zer puntutan dagoen posta bidez egiaztatzean izan daiteke.
Kontatu gaur egun nola konpontzen duzuen eta non zailtzen den. Hortik abiatuta, zer aztertu eta nondik hasi balora dezakegu.
kaixo@eraldatu.eus